Dokumentazioa Bizkaiko Osabide Hezkuntzarako Partzuergoaren gerentzian jaso ondoren, jarraian aipatzen diren osatutako talde batek balioetsiko du kasua eta programari ogokitzea, eta erabakiko onartuko den ala es:
-    Hezkuntza Berriztatzeko Lurralde Artudaduna, edo eskuordetzen duen laguna.
-    Berritzegune Nagusiko HPBko arduraduna
-    Ikuskaritza Lurralde Burutza, edo eskuordetzen duen laguna
-    Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte-Ekintza Saileko Zerbitzuko Burutza, edo eskuordetzen duen laguna.
-    Osakidetzako arduraduna
-    Partzuergoko Gerentzia, buru
Batzorde hori ongi eratzeko xedez, beharrezkoa izango da Partzuergoko Gerentea eta baita osatzen duen erakunde bakoitzeko kide bat ere egotea gutxienez.

Programan sartzeko irizpideok erabiliko dira:

-    Eskatzen diren dokumentuak aurkeztea (familiaren edo arduradun legalen eskabidea, ikastetxearen baimena, Berritzegune edo Ikuskaritzaren aldeko txostena).

Lehentasunak:

-    Zerbitzu espezializatuetan laguntzen ez dieten ikasleak.
-    Berdinen eskubideak urratzen duten portaeren larritasuna.
-    Prebentzik jokabidea txikitatik.


    Eskabidea balioetsi ostean, Partzuergoaren gerentziak ebazpena jakinaraziko die familia eskatzaileari, Hezkuntza Lurralde Ordezkariari, Gizarte-Ekintzako Ahaldunari eta Partzuergoaren Gobernu Batzordeari horren jakitun egon daitezen. Era berean, ebazpena aldekoa denean, eskaria helaraziko dio esku-hartze terapeutikoko taldeari, programaren eskaintza publikoaren ostean kontratatutakoari.


    Ebazpen horren aurrean interesdunak aukera izango du berraztertzeko helegitea jartzeko hilabeteko epean Partzuergoko Batzordearen aurreko ebazpena jaso eta biharamunaz geroztik zenbaturik, eta beraren ebazpenak ixten du bide administratiboa. Edo bestela administrazioarekiko auzi heligetea zuzen jartzea Bilboko administrazioarekiko auziko Epaitegiaren aurrean, bi hilabeteko epean ebazpen Bilboko administrazioarekiko auziko Epaitegiaren aurrean, bi hilabeteko epean ebazpen administratiboaren jakinarazpena jaso eta biharamunaz geroztik zenbatuta.

       
    Itxaron zerrenda bat egingo da irizpidea betetzen duten eskabideekin batera, eta ordenaturik egon behar dute lehenago ezarritako lehentasunei jarraiki, posturik ezagatik eskabideok onartzerik ez dagoenenan.

Segurtatu egingo da 6 postuko erreserba onartzeko baldintzak betetzen dituzten eta Bizkaiko Foru Aldian espediente irekia daukaten kasuetarako. Halaber, hipotesi horretan daudenek, baldin eta eskabideak epez kanpo egin izan balira eta postu guztiak beterik baleude, lehentasuna izango lukete itxaron zerrendan.