2015 Ikasketa proiektu integratu onenen sairak.
Hiru Ikastetxeetarako sari bereziak: IES Artabe BHI, Centro Educativo Bolueta Ikastegia eta San Viator-Sopueta.
- Alimentación Saludable. ¿Pones frutas y hortalizas en tu vida?. (IES Artabe BHI)
- Las puertas mágicas del templo de Herón de Alejandría. (Centro Educativo Bolueta Ikastegia)
- Aditivos Naturales (Centro Educativo Bolueta Ikastegia)
- Fuerzas, estructuras y resistencias (Centro Educativo Bolueta Ikastegia)
Lehiaketa: “Galdera bat daukat …”
Ikasketa proiektu integraturik onenak saritzea, gelan 2014-15 ikasturteon gauzaturik, eta jakinaraztea.
- Parte hartuko duen talde bakoitza eratuko dute, gutxienez, irakasle batek eta bost ikaslek, eta ekintza garatuko dute Eskolatze Osagarriko Programa batean 2014-15 ikasturtean zehar.
- Proiektua gelan esperimentatu eta gauzatu behar da.
Lanak 2015eko maiatzaren 15a baino lehenago jaso beharko dira.
Lehen saria (1.000 €) emango zaio aurkeztu den proiekturik onenari, eta beste bi sari (500na €) ere egongo dira. Baliteke lehen saria banatzea irabazle batzuen artetik epaimahaiak egoki baldin baderitzo, baina aipatu kopurua areagotu gabe. Halaber, baliteke lehiaketa hutsik geratzea.
5.- Lanak bidaltzeko modua
Lanak igorri edo entregatuko dira honako helbide honetara:
Bizkaiko Osabide Hezkuntzarako Partzuergoa
Asturias k., 9-2. - 48015 Bilbao
Lehiaketa ebazteko egun muga izango da 2015eko ekainaren 1a.
LEHIAKETAREN OINARRIAK
1. Lehiaketak Ikasketa proiektu integraturik onenak saritzea du helburu, gelan 2014-15 ikasturteon gauzaturik, eta egitasmook jakinaraztea.
2. Aukera izango dute parte hartzeko 2014-15 ikasturtean ekintzan diharduten irakasle eta ikasle guztiek Eskolatze Osagarriko Programa batean Bizkai Lurralde Historikoan. Parte hartuko duen talde bakoitza eratuko dute, gutxienez, irakasle batek eta bost ikaslek.
3. Proiektua kokatuko da curriculumeko edozein arlotan, eta ahaleginak egingo dira bertan bi arlo edo gehiago sartu daitezen; gainera, gelan inplementatu eta esperimentatu beharra dago.
4. Proiektuek originalak izan beharko dute, lehenago saritu edo argitaratuak izan gabe.
5. Lanak 25 orrialde izango ditu gehienez, honako egitura honekin:
- Izenburua (lanaren azala)
- Aurkezpena (helburuak eta sartuta dagoen arloa edo arloak ere barne)
- Garapena
- Esperimentazioa gelan
- Esperientziaren ebaluazioa. Azaldutako helburuen lorpen maila
- Erreferentziak, hala balegokio.
Lanek aurkezpena, bideoa, fotoak, … eraman ahal izango dituzte lagun, formatu elektroniko batean, eta haiek gelan egindako lana deskribatu eta ilustratuko dute.
6. Proiektuak ebaluatzeko xedez aintzat hartuko dira originaltasuna, gaiko koherentzia eta sakontasuna, metodologia berritzailea, arloen integrazioa, lan-metodologia ikasleekin batera, ikasleek gauzatutako lan eta lorpenak, TICak erabili izana, motibazioa eta inplikazioa bultzatzeko gaitasuna proiektuan …
7. Lehiakideek lanaren kopia bat igorriko dute Word edo PDF formatuan, eta aurkezpen elektronikoa edo bideoa; gainera, kartazal itxi bat kanpoan adierazten duena lanaren izena eta barruan: egileen izen-deiturak, dagozkion ikastetxearen izena, helbidea eta telefonoa eta posta elektroniko bat edo telefono finko bat.
8. Lanak igorri edo entregatuko dira honako helbide honetara:
Bizkaiko Osabide Hezkuntzarako Partzuergoa
Asturias k., 9-2.
48015 Bilbao
9. 2015eko maiatzaren 15a baino lehenago jaso beharko dira.
10. Lehen saria (1.000 €) emango zaio aurkeztu den proiekturik onenari, eta beste bi sari (500na €) ere egongo dira. Baliteke lehen saria banatzea irabazle batzuen artetik epaimahaiak egoki baldin baderitzo, baina aipatu kopurua areagotu gabe. Halaber, baliteke lehiaketa hutsik geratzea.
11. Lehiaketarako aurkeztutako lanak ebaluatzen eta epaitza ematen duen Epaimahaia osatuko dute Partzuergoko Gobernu Batzordeko hiru kidek, edo eurek eskuordetzen dutenak.
12. Lehiaketa ebazteko egun muga izango da 2015eko ekainaren 1a.
13. Bai proiektu irabazlea, bai gainerako proiektuak argitaratu eta jakinaraziko ditu Bizkaiko Osabide Hezkuntzarako Partzuergoak egoki deritzon era eta formatuan, eta eskubide guztiak gordeko, egileen eskubide eta onurak mugatu gabe.