Lehiaketa: “Galdera bat daukat…”

1.- Helburua      

Ikaskuntzako proiektu integraturik onenak saritzea,  2015-16 ikasturteon zehar gelan gauzatutakoak, eta argitaratzea.

 

2.- Parte hartzeko baldintzak

-       Talde parte hartzaile bakoitza osatuko dute gutxienez irakasle batek eta bost ikaslek; haiek guztiek batera garatuko dute ekintza  Eskolatze Osagarriko Programa batean 2015-16 ikasturtean zehar.

-       Proiektua esperimentatu eta burutu beharra dago gelan.

 

3.- Egutegia

Data muga izango da lanak jasotzeko 2016ko maiatzaren 20a.

 

4.- Sariak

1.000 €-ko lehen saria emango zaio aurkeztu den proiekturik onenari, eta 500na €-ko beste sari bi. Lehen saria banatu liteke irabazle batzuen artean epaimahaiak egoki baldin baderitzo, eta horrek ez dakar berekin kopurua areagotzea. Lehiaketa hutsik geratu liteke.

 

5.- Lanak bidaltzeko helbidea

Lanak helbide honetara igorriko dira edo bertan entregatuko:

Bizkaiko Osabide Hezkuntzarako Partzuergoa

Asturias k., 9-2.

48015 Bilbao

 

6.- Epaimahaiaren epaitza 

Data muga izango da lehiaketa ebazteko 2016ko ekainaren 3a.

 

 

LEHIAKETARAN OINARRIAK

 

1.     Lehiaketak helburu du 2015-16 ikasturteon zehar gelan gauzatutako ikaskuntzako proiektu integraturik onenak saritzea, eta ezagutaraztea.


2.     Aukera izango dute parte hartzeko 2015-16 ikasturtean ekintzan diharduten irakasle eta ikasle guztiek Eskolatze Osagarriko Programa batean Bizkai Lurralde Historikoan. Talde parte hartzaile bakoitza osatuko dute irakasle batek eta bost ikaslek gutxienez.


3.     Proiektua kokatuko da edozein curriculum arlotan, ahaleginak egingo dira bi arlo edo gehiago sartzeko egitasmo horrexetan eta gelan inplementatu eta esperimentatu beharra dago.


4.     Proiektuek originalak izan beharko dute, eta ez dute saritu edo argitaratuak izan beharrik lehenago.


5.     Aurkeztutako lanak 25 orrialde izango ditu gehienez hedaduran, eta haren egitura honako honen antzekoa izango da:

-       Titulua (lanaren azala)

-       Aurkezpena (helburuak eta sartzen den arloa edo arloak ere barne)

-       Garapena

-       Esperimentazioa gelan

-       Esperientziaren ebaluazioa. Azaldutako helburuen lorpen maila

-       Erreferentziak, hala balegokio.

Lanek berekin eraman litzakete aurkezpena, bideoa, argazkiak,…  formatu elektronikoan, eta gelan egindako lana deskribatu eta irudiz hornituko dute.


6.     Proiektuak ebaluatzeko xedez, aintzat hartuko dira originaltasuna, koherentzia eta sakontasuna gaietan, metodologia berriztatzailea, arloen integrazioa, lan-metodologia ikasleekin batera, ikasleek gauzatutako lan eta lorpenak, TICak erabili izana, motibazioa eta parte hartzea eragiteko gaitasuna proiektuan…


7.     Lehiakideek igorriko dute lanaren kopia bat Word edo PDF formatuan, eta aurkezpen elektronikoa edo bideoa; gainera, gutun-azal itxi bat, kanpoaldean lanaren izenburua daramana, eta barrualdean honako datu hauek: egileen izen-deiturak, eurak dagozkion  ikastetxearen izena, helbidea eta telefonoa, eta posta elektronikoa edo telefono finkoa.


8.     Lanak honako helbide honetara igorriko dira, edo bertan entregatuko:

Bizkaiko Osabide Hezkuntzarako Partzuergoa

Asturias k., 9-2.

48015 Bilbao

 

consoredu@gmail.com

 

Tel.: 944765375

 

9.     Data muga izango da lanak jasotzeko 2016ko maiatzaren 20a.

 

10.    1.000 €-ko saria emango zaio aurkeztu den proiekturik onenari, eta 500na €-ko beste sari bi. Lehen saria banatu liteke irabazle batzuen artean epaimahaiak egoki baldin baderitzo, eta horrek ez dakar berekin kopurua areagotzea. Lehiaketa hutsik geratu liteke.


11.    Lehiaketara aurkeztutako lanak ebaluatzen eta epaitza ematen diharduen Epaimahaia  osatuko dute Partzuergoaren Gobernu Batzordeko hiru kidek, edo berek eskuordetuko dituzten lagunek.


12.    Data muga izango da lehiaketa ebazteko 2016ko ekainaren 3a.

 

13.    Bai proiektu irabazlea, bai gainerako proiektuak Bizkaiko Osabide Hezkuntzarako Partzuergoak argitaratu eta jakinaraziko ditu bere webgunean (www.oshekonbizkaia.net), edota egoki deritzon era eta formatuan, aipatu egitasmo haien gaineko eskubide guztiak beretzat gordez, egileen eskubide eta onurak mugatu gabe.