Lehiaketa: “Galdera bat daukat…”  -  2019-2020

Bizkaiko Osabide Hezkuntzarako Partzuergoa bat dator gizarte eta hezkuntza integraziorako esperientzien garapena lagundu eta sustatzeko eginkizunarekin, eta jakitun dago garrantzia handia daukala Eskolatze Osagarriko Programetako ikasleen ezaugarriei egokitua dagoen metodologia berritzailea; hortaz, lehiaketa hau iragarri du hainbat tresna didaktiko eratzeko xedez, ikaskuntzako proiektu integratuak osatze aldera.  

 

LEHIAKETAREN HELBURUAK

  1. Eskola elkartearen gaitasuna eta sormena motibatu, bultzatu eta eragitea, ikaskuntzako proiektu integratuak diseinatu, garatu eta ezartzeko asmoz, hezkuntza kalitatea hobetze aldera Eskolatze Osagarriko Programetan.
  2. Ikaskuntzako proiektu integratuak sustatu eta hedatzea, berrikuntzako prozesuak sortzeko, lankidetza eta kooperazioko ikaskuntza bultzatzeko eta  ikasleen ezaugarriei egokituak dauden metodologiak garatzeko xedez.
  3. Praktika onen harremana eta trukea bultzatu eta erraztea Eskolatze Osagarriko Programak ematen dituzten ikastetxeen artean.

 

Proiektukako lanak helburu orokorra dauka ikasleei laguntzea galderak egiteko beharrezko gaitasunak lortzen eta kuriositatetik sortzen diren erantzunak bilatzen. Proiektukako lanaren bidez, ikasleak jakintza berriak jaso ez ezik, prozesu osoan sartua ere sentitzen da, plangintzatik ebaluazioraino. Hori oro gela giroan, non gako baitira komunikazioa eta hezkuntzako guztien arteko ekintza  (ikasle-ikalse  eta irakasle-ikasle).

Prozesuan ez ditugu inoiz ere ahazten gure irakaskuntza praktika gidatu behar duten oinarri didaktikoak  ikasleek euren oinarrizko gaitasun guztiak garatzea lortu dezaten:

  • Ikaskuntza adierazgarria. Uneoro ikaslearen aurretiko jakintza dute helburu. Ezaguera berriak egiazko eran sartzen dira ikaslearen egitura kognitiboan. Hori lortzen da ikasleak erlazionatzen dituenean ezaguera berriak lehenago eskuratutakoekin. Eduki berria atxikitzea errazten du, eta interesa sentitzen laguntzen erakusten diotena ikasteko.
  • Ikaskuntza ikerketaz (metodo zientifikoa). Ikaskuntza errazten du ikerketa zientifikoko metodoen bidez, eta ebazteko gaitasuna garatzen gizarte arazoetarako ikerketa eta arrazoiketa logikoaren bidez.
  • Ikaskuntza lankidetzan. Ikasleek lankidetzan dihardute elkarren artean, halako modez non ikasle bakoitza interesduna baita bere lanean zein gainerakoenean. Ikaslearen ikaskuntza erraztu eta eskola errendimendua hobetzeaz gain, lankidetzako estrategia eta trebeziak irakasten dizkio gelan eta lagunekin batera, eta errespetu, laguntza eta lankidetzako jarrerak garatzen ditu. Ikasleak jakin badaki bere arrakasta pertsonalak laguntzen diela lagunei eurena lortzen. Ikaskuntzako egitura kooperatiboek lidergo demokratikoa dute oinarri: ikasleei aukera ematen zaie planak elkarrekin batera egiteko, adore ematen zaie arazoak eztabaidatzeko, teknikak erabiltzen dira ahozko komunikazioa sustatzeko, eta areagotu egiten da taldearen batasuna.
  • Ikaskuntza globalizatua. Ikaskuntza adierazgarria sustatze aldera komeni da ikuspuntu globalizatu bat edukitzea jarrera gisa irakaskuntza prozesuaren aurrean. Ikuspegi  globalizatuak berekin dakartza irakaskuntzaren edukiak, harremanak nabarmenduz eta ikaslearen ohiko testuinguruari edo beste testuinguru adierazgarri bati lotuz. Esperientzia global batez geroztik, pixkana-pixkana sartuz doa  hurbiltze metodiko, analitiko eta zatituago bat harik eta multzo berria berriro hartu arte sakontze maila progresibo batekin.
  • Eskola inguruneari irekia (ingurunea eskolan, eskola ingurunean). Eskolaren eta gizarteko gainerakoaren artean dagoen harremana du hizpide. Proposatzen dugu eskola ireki bat sortzea, elkartea bertan parte izan dadin hezkuntza prozesuan zehar, eta eskola integratua sentitu eta elkartearen gainerakoan parte hartu dezan, errealitatean, arazoetan eta konponbideetan.

 

 

“ESADAZU ETA AHAZTEN DUT, ERAKUTS IEZADAZU ETA OROITZEN DUT, SARTU NAZAZU TARTEAN ETA ULERTZEN DUT”

Atsotitz txinatarra.