ENTREGA DE PREMIOS. GALDERA BAT DAUKAT LEHIAKETA

  • JUNIO 2023 |
  • Consorcio Educación Compensatoria
Bolueta Ikastegiak eta Artabe Institutuak ‘X. Galdera bat daukat lehiaketa’ irabazi dute

 

Bolueta Ikastegiak eta Artabe Institutuak irabazi dute Bizkaiko Osabide Hezkuntzarako Partzuergoak emandako X. Galdera bat daukat lehiaketa. Bi ikastetxeetako hezkuntza Osagarriko ikasleek eskuratu zuten saria, birziklatzean eta garapen jasangarrian oinarritutako hezkuntza-proiektuei esker.

Galdera bat daukat lehiaketak Osagarriko ikasleen ikaskuntzan, motibazioan eta orientazioan laguntzen duten proiektuak aintzatesten ditu.

Aurtengo hamargarren edizioan, Bolueta Ikastegia saritua izan zen Lanpara birziklatua proiektuagatik. Lan honetan, ikasleek hondatutako aulki bat bost argi-puntuko lanpara bihurtu zuten, saskigintzako lan batek edertua.

Bestalde, Artabe Institutuko Osagarriko neska-mutilek, halaber, saria jaso zuten. Euren proiektuan, institutuko baratz bat ureztatzen ikasi zuten, teknika jasangarriak erabiliz, hala nola euriaren ura aprobetxatuz, ura energiarik gastatu gabe ponpatuz edo zurarekin bankalak eraikiz.

Sariak banatzeko ekitaldian, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan, Iñaki Orbe, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Hezkuntza ordezkariak; Asier Alustiza, Bizkaiko Foru Aldundiko Autonomia Pertsonala Sustatzeko zuzendari nagusiak; eta Unai Etxebarria, Osabide Hezkuntzarako Partzuergoko gerenteak hartu zuten parte. Lore Aretxagak, Pedagogia Berrikuntzako lurraldeburuak ere presente egon zen sari banaketan.

Saria zentro bakoitzarako 1.000 euroko aportazioa, diploma bat eta mugikorrak uretan sartzeko funda ikasle bakoitzarentzat izan zen.