1989. urtean Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sortu zuten Osabidezko Hezkuntzarako Partzuergoa Bizkai Lurralde Historikoan, arazoak dituzten haur eta gazteak gizarteratzeko eta Osabidezko Hezkuntzako Plana garatzeko aipatu Lurralde Historikoan, baita Osabidezko Hezkuntza horren esparruan Bizkaian burutzen diren esperientzia guztiak sustatzeko ere, talde baztertu eta gutxiengo sozial edo etnikoekin batera jokatzeari dagokionez.
1989. urteaz geroztik 1999ra arte Partzuergoak garatu zituen Osabidezko Hezkuntzako Programak, eta gabezia larria zuten 14 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat gauzatu ziren, gizarte, hezkuntza eta pertsona arloan.
LOGSE deritzana aplikatzeak eta eskolatu beharra 16 urteraino iristeak desagerrarazi zituzten programok, eta Eskolatze Osagarriko Programek ordezkatu.
Orduan, programok emateko xedez, San Mamés Zentroak landu zuen Ikastetxeko Gizarte-Hezkuntza Proiektu bat; egitasmo hori aukera da ikasleen egoera sakon hondatua berriro egituratzeko, eta horretarako Gizarteratze eta Heziketako Ibilbideak eskaintzen zaizkie, bide berri batetik errazago eta bete-betean sartu ahal izan daitezen eskola- eta gizarte-sisteman.
1997. urtean, Partzuergoak martxan jarri zuen beste programa bat, “Harrera, Informazio eta Orientazioko Zerbitzua” (SAIO) delakoa, 16 eta 21 urte bitarteko hainbat gazteren gizarteratzea eta lana ahalbidetzeko asmoz, baldin eta babesteko espedienterik bazeukaten edo eduki bazuten Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte-Ekintza Sailaren aldetik. Hona hemen programa horrek oinarrizkotzat zeuzkan helburuak:
* Informazioa eta sarbidea erraztea enplegu-heziketako programetarako, euren bidez gazteek lanbide-prestakuntza jaso dezaten, eta horrela aldi baterako enpleguak lortu gizarteratzerako.
* Gaztea orientatzea, plan edo ibilbide bat lantzea elkarrekin eta era pertsonalizatuan, heziketarako zein enplegu bila, eta aipatu planaren segimendua gauzatzea.
* Gaztearen autonomia eta independentzia pertsonala bultzatzea, erabateko premia egonez gero familiatik kanpo pisu batean bizitzeko aukera emanez.
2012. urteaz geroztik programa hori Bizkaiko Foru Aldundiaren mende dago, eta era zuzenean kudeatzen du erakunde horrek; hori horrela, “Zabalbideak” izena hartu du.
Programa horietaz gain, EISE direlakoak hasi izana ere behar da nabarmendu, eta hainbat programa finantziazio: aisialdia, alfabetizazio-gidabaimena, alfabetizazioa arabiarrentzat, etxea seme-alaba eta ama errefuxiatuentzat, besteak beste.
Gaur egun, eta Osasun Mentalaren alderdian jarduteko xedez, baztertze arriskuan dauden haur eta nerabeei osotasunean laguntzeko gogoz, hots, denak gizarteratu nahian, Partzuergoak Osatuz eta Bideratuz programak garatzen ditu. Programok gizarte-, hezkuntza- eta osasun-esku hartzea dute helburu, eskola-inguruan laguntzeko portaerako arazo larriak dituzten ikasleei, osasun mentaleko arazoekin batera batik bat.