Programaren sartzeko eskabidea:
Eskaria ikastetxeko Zuzendaritzatik dator; izen ere, ikasle bat era globalean artatzeko dagoen zailtasunaren aurrean, parte hartzea eskatzen du Osatuz programan, ikastetxeko Aholkulari edo Orientatzailearen barne txostena lagun, non zehaztuko baitira ikaslearen ezaugarriak, gizarte eta famili ingurua eta orain arte hartutako ohiko eta ohiz kanpoko neurrien laburpena.
Ezinbestekoa da programaren baldintzak baimendu eta onartzea. Horretarako, beharrezkoak izango dira ikaslearen familiaren edo arduradun legalen sinadura eta konpromisoa.
Ikaslea sarturik baldin badago hezkuntza premia berezien zerrendan, beharrezkoa izango da Berritzegunearen txostena. Zerrendan sarturik egon ezean, eskabideak Ikuskaritzaren txosten bat izan beharko du lagun. Aipatu txostenez gain, eskabidea osatu daiteke Gizarte Zerbitzuetatik, Justiziatik, Osasun Mentaletik, eta abarretatik datozen beste dokumentu batzuekin batera.
Eskabidea Bizkaiko Osabide Hezkuntzarako Partzuergoari bidaliko da, modu digitalean, Partzuergoaren helbide elektronikora. (consoredu@gmail.com). Adierazi gaian: OSATUZ. Eskaera-espedientearen jatorrizkoa eskaera egiten duen zentroaren zaintzapean geratuko da, eta, beharrezkoa izanez gero, zentro horri eskatu ahal izango zaio. Behar bezala bete dauden eskabideek aukera daukate izando dute zuzenduak izateko halako agiriak jasotzeko ezarritako epearen barruan.
Ekainean zehar hurrengo ikasturterako (20122/2023) eskaera epea irekitzen da.*,
Eskabide hori gauzatzeko xedez, beharrezkoa da aurkeztea honako Eranskin hauei jarraituz.”
Eskaera-Prozesuaren, onarpenaren eta esku-hartzearen laburpena:
2022 | ekaina | Eskaerak eta dokumentazioa Partzuergoan aurkeztu (Berritzeguneak/Ikuskaritza) | |
iraila | Ezarritako irizpideen arabera, onarpen Komisioak programan parte hartuko duten kasuak erabakitzen ditu. | ||
urria | Esku-hartzea | Esku-hartzearen hasiera | |
azaroa | |||
abendua | |||
2023 | urtarrilla | ||
otsaila | Terapeutek bitarteko txostena lantzen dute | ||
martxoa | |||
apirila | |||
maiatza | |||
ekaina | Ebaluazioa. Azken Txostena | ||
urria | Hurrengo ikasturterako trantsizioa - esku-hartzeraren amaiera. |
* Salbuespen gisa aukera egongo da ezarritako epez kanpo egin diren beste eskabide batzuk onartzea balioesteko, baldin eta postu hutsik badago programan.