Esku-hartzea:

Esku-hartzeko prozesua egongo da bideratuta norbanako helburuak lortzera, horiek guztiak egokiturik daudelarik ikasle bakoitzari, ahaleginak eginez onartu, eduki, era terapeutikoan tratatu, egituratu eta antzemandako premiak berriro antolatzeko, uneoro bilatuz lagundu beharreko pertsona premiazko estrategiez hornitzea (kognitiboak, emozionalak, portaerakoak eta sozialak), laguntza betiko ezinbestekoa izan ez dadin.

Elkarrekin egindako azterketatik abiatuz kasua Berritzeguneko HPB aholkulariarekin eta  irakasle-tutore eta orientatzailearekin plan pedagogiko eta terapeutiko bat egingo da, bere barruan helburua, estrategia eta saioetako dinamika-metodologia zehatza, demboralizazioa eta segimendu-ebaluazioa dauzkana.

Plan terapeutiko hau sartuko da norbanako esku-hartzeko planetan eta Programako ikasle bakoitzaren gelakoan.

Kasuko kudeatzaile izango da Berritzeguneko HPBko aholkularia. Horrek segimendu sistematikoa egingo du gauzatutako saio terapeutikoez, koordinazioko bilerez eta prozesu terapeutikoaren ohiko balioespenez.

Era globalean eta elkarrekin batera jokatzean datza gizarte-hezkuntza-osasun esparruaren baitan, ikaslearengan oldarkortasuna eta sumingarritasuna gutxiagotze aldera, segurtasun sentimenduak eta irudi pertsonal egokia sendotzeko, gatazken ahozko adierazpena errazteko, frustraziorako tolerantzia areagotze aldera …

Jarduera terapeutikoak jotzen du ikaslearenganantz, familiarenganantz, hezkuntza ingururantz eta gizarte esparrurantz, berbera bideratuz inguru normalizatuetan sartzeko asmorantz.

Metodoa edo esku-hartzeko ereduak aukeratzeko xedez, kontuan edukiko dira sintomen gogortasun eta intentsitate gradua eta familia, ikastetxe eta inguru komunitarioaren laguntza gradua.

Ikasleari laguntzean datza (eta inguru hurbilari) portaera autoerregulatzeko, trebetasun sozial eta kognitiboak garatzeko, egoera emozionala hobetzeko, autoulermena eta pertsonen arteko harremana hobetzeko, erlazioko testuinguru naturaletan sartzea ahalbidetu dadin (ikastetxea, aisialdiko guneak, familia…).