ZEREGINA


“Partzuergoa erakunde da, eta bertan laguntzen dute elkarrekin batera Eusko Jaurlaritzak eta    Bizkaiko Foru Aldundiakprebenitu eta esku hartzekogizarte eta hezkuntza arloetansortzen diren premien aurreanBizkai Lurralde Historikoko haur, nerabe eta gazteen artean,zaurgarritasun egoeran baitaude, eta arazoekin gizartean, lan-munduan edo hezkuntzan sartzeko. Erakunde horrek zera du helburu: ohitura eta gaitasun espezifikoak ematea halako laguneiorain eta geroan errazteko asmoztestuinguruari egokitu nahian, inguru normalizatuetan sartu guranautonomiarik handienarekin euren bizitza proiektuari berari aurre eginez.”

 

Zer gara?

Erakundeen arteko entitate gara nortasun juridikoa bera daukagularik, eta hona hemen osatzen duten kideak:Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza Saila) eta Bizkaiko Foru Aldundia (Gizarte Ekintza Saila eta Enplegu, Gizarte sartze eta Berdintasun Saila). 

 

Zer nahi dugu lortu?

Beste eragile batzuekin batera lan egin gura dugu gizarte hobe bat eraikitzeko; horrek aniztasuna sartu beharra dauka, eta zuzen, justu eta pluralagoa izan aukerekin lagun guztientzat.

Hezkuntza eta ekintza soziala dugu gogoan, lagun libre eta integratuak bideratzeko, gizarte-gaitasunarekin eta protagonistakeuren orainaldian eta geroan, eragile aktibo gisa bizitzako aldaketa eta erronkei aurre egiteko.

Estali ez diren gizarte eta hezkuntzako premiak hauteman eta prebenitu nahi ditugu, eta esku hartu haien aurrean haur, Bizkai Lurralde Historikoko nerabe eta gazteen artean; izan ere, zailtasun, arrisku eta arazo egoeran daude gizartean, lan-munduan edo hezkuntzan sartzeko orduan, inguru normalizatuetan.

 

Nola bilatzen dugu?

Koordinazio eta lankidetzako gune azkar bat sortzen dugu erakundeen artean, eta horixe izango da topagune eraginkorra; izan ere, bikoiztasunak saihestuko ditu eta esku hartzeen orientazioa aberastuko du entzute aktiboaren bidez, hainbat begirada eta errealitate jakintzatatik.  

 

Zer eta zelan egiten dugu?

-          Topaketa, koordinazio eta lankidetza esparru bat sortzen dugu erakunde eta zerbitzuen artean.

-          Testuinguruak eta haur, nerabe eta gazteak artatzeko esparruak sortzen ditugu, hainbat arlo eta diziplinatako profesionalekgaratu dezaten esku hartze zuzen, koordinatu eta integral bat.

-          Agertzen diren premiei erantzuteko mintegi bat sortzen dugu (sozialak, hezkuntzakoakedo osasun mentalekoak) proiektu batzuen bidez; haien esperimentazioaren ostean bultzatu, garatu eta helarazi daitezke herri-erantzukizuneko sistemetara.

-          Konponbideak saiatzen ditugu eta ikuspuntuak irekitzen.

-          Geure ekintza eta helburua garatzen ditugu hurbiltasun, konpromiso, inplikazio, koherentzia eta zerbitzu jarrerarekin. Lagunak protagonista egin nahi ditugu euren proiektuaren barruan gaurko eta geroko bizitzan.

 

Nola antolatzen gara

Gure zeregina gauzatzen da jarduerako hiru maila koordinaturen bitartez:

-          Gobernu batzordea: antolakuntzaren eragilea, erakundeen eta lagunen topaketa gunea lortu beharreko erronkak ezartze aldera.

-          Egitura profesional etaantolatua: kudeaketa taldea, konpromiso eta erronkak azkar eta eraginkortasunez sustatzen dituena.

-          Hainbat profesional, erakundeeta entitate, elkarrekin batera programak abiarazten dituztenak.