HELBURUAK:
- Terapeutika- eta hezkuntza-laguntza espezifiko bat eskaini eta garatzea patologia psikiatriko bat duten mutil eta neskentzat, eta horrek emango dizkie beharrezko tresna egokiak gaitasunez moldatzeko eskola- eta gizarte-mailan, era pertsonalean hain zuzen ere.
- Jarduera terapeutikoa gauzatzea ikasleentzat, familiarentzat, hezkuntza-esparruarentzat eta gizarte-inguruarentzat, haietariko bakoitzari eskainiz esku-hartzeko jarraibide egokiak, esparru normalizatu batean sartzea lortze aldera.
- Estrategiak eta baliabide pertsonalak ematea gaitasun sozial eta kognitiboak garatzeko, emoziozko egoera hobetzeko xedez, elkar ulertzea eta lagunen arteko harremana indartuz, eta horiek erraztuko du sartzea harremaneko testuinguru naturaletan.
- Jakintza sortzea ikastetxeko profesionalen baitan ikasleak hobeki ulertu ditzaten, dauzkaten baldintzak, eta gainera esku-hartzeko jarraibideak eman diezazkieten.