GIZARTE-, HEZKUNTZA-, OSASUN-ESKU HARTZE PROGRAMA ESKOLA-INGURUAN PORTAERA LARRIAK DITUZTEN IKASLEENTZAT PORTAERA ERREGULATZE ALDERA GIZARTE ETA OSASUN MENTALEKO ARAZOEKIN DAUDELARIK: "PROGRAMA OSATUZ"
Gizarte- eta hezkuntza-programa da eskola-inguruan laguntzeko portaera kaltegarri larriak dituzten ikasleei arazo gizarte eta psikiatrikoekin batera.
Ikasleok premiak dituzte osasun arloan zein eskolatzeko orduan, garapen pertsonalean, familian eta gizartean sartu beharrean… Hori horrela, gizarte-, hezkuntza- eta osasun-programa hori martxan jartzeak eskaini nahi du aukera terapeutiko bat honako osagai hauei begira: ikasleak, familiak, eskola-ingurua eta gizarte-ingurua inguru normalizatu batean sartzea lortzeko xedez.
Programa horrek lagunduko die Bizkai Lurralde Historikoko ikastetxe publiko edo itunpeko ikastetxe pribatuetan matrikulatuak dauden Lehen eta Bigarren Hezkuntzako mutil eta neskei, behar baldin badute laguntza berezirik era iragankorragoan edo iraunkorragoan egokitze pertsonala bultzatze aldera, kokapen ona erdietsi eta baztertze egoera saihesteko xedez gizarte- eta eskola-mailan. Horrenbestez, halako ikasleei esku-hartze global eta oso bat eskaintzea du helburu gizarte-, osasun- eta hezkuntza-esparruaren barruan, eta martxan jarri nahi ditu zenbait estrategia portaera-sintomak gutxiagotzen laguntzen dutenak (suminkortasuna, segurtasunik eza, tolerantzia apala frustrazioari, emoziozko autokontrol apala, oldarkortasuna...) haur eta nerabeetan, eskola- eta famili- inguru hurbilaren laguntzaren bidez integrazio betea lortzeko eskola- eta gizarte-esparruan.
Azken finean, Programak lan pertsonalizatu bat gauzatzea du azken helburu, eta horrek lagunduko die mutil eta neskei era pertsonalean egokitzen, esku-hartzea eta ekintzak koordinatuz hainbat erakundetako profesionalekin batera (Ikastetxea, Berritzegune, Osasun Mentala…); izan ere, parte hartzen dute horiek guztiek baliabideko onuradunei laguntzeko eta terapeutika- eta hezkuntza-irizpideak erabiltzeko orduan erkidegoko esparru batean (eskola-eremua eta famili- eta gizarte-ingurua).